Urriak 19-an LH hirugarren zizkloko ikasleok Donostiako Miramon aldera abiatu ginen Euskadiko Orkestran eskaintzen zuen emanaldi batean parte hartzera. Bertan, Gipuzkoako beste hainbat eskolekin topatu ginen eta aurreko egunetan musikako ordutan landutako zenbait jarduera praktikan jartzeko aukera izan genuen. Honako hontan, garraio publikoa erabili genuen bertaratzeko.
Egun borobila izan zen. Bertan bazkaldu ondoren, Oriora bueltatu ginen eta herriko parke batean pasa genuen arratsaldea.