Itzulpen
automatikoa

Erraldoiak maite ditugu!

Zaraguetako Festa Handia ospatu baino lehen etorri zitzaizkigun erraldoiak HH3-ko gelara. Herri askotakoak izan ditugu gainera: Orioko gure Pello eta Nikolasa, Zarauzko baserritarra eta arpoilaria, Iruñeko Juan de la Cruz… Iruñeko Caravinagre eta Berrugon buruhandiak ere animatu zaizkigu!
Kantu, dantza eta jolas artean aritu gara azken aste hauetan. Haientzat etxeak eraiki, ilaran desfileak egin, ezkutaketara jolastu, mozorroak jantzi… denetarik egin dugu. Dibertigarria izan da haien konpainia, giro ederra jarri dute gure erraldoiek.
Festak bukatu eta agurtu ditugu, laster arte erraldoiak, segi beti dantzan!