Aste honetan sorpresa polita jaso dugu HHko haurrok. DBH2ko gure lagunak lan eta lan aritu dira azkenaldian guretzat oparitxo bat prestatzen: erraldoi berriak egin dizkigute!!!
Orioko bi pertsonaia garrantzitsu oinarri hartuta, Benito Lertxundi eta Kasildaren erraldoiak egin dizkigute. Hau poza!!
Ostiral honetan ospatuko dugun Zaragueta Festa Handian aterako ditugu lehen aldiz dantzara eta festara. Ederki ibiliko gara!
Mila mila esker!!


