Itzulpen
automatikoa

DBH3koak Zumaiako Flyschean

2025eko urriaren 8an Zumaiako Flyschera joan ginen bisita gidatu batekin. Ibilbidean zehar, gidak azaldu zigun nola sortu ziren harri geruza horiek eta zergatik diren hain garrantzitsuak Lurraren historia aztertzeko.

Kostaldetik paseatu, formazio geologikoak gertutik ikusi eta harri mota ezberdinak bereizten ikasi genuen. Fosil batzuk ikusteko aukera ere izan genuen, eta hori izan zen esperientziarik interesgarriena. Gainera aurten, eguraldi ona zegoela eta, bertatik bertara ikusi genuen flyscha.

Informazioa bitxia bazen ere, bisita, oro har, atsegina izan zen. Azalpen batzuk luze jo zuten, eta une batzuetan kosta egiten zen arreta mantentzea. Hala ere, esperientzia berria izan zen, eta aukera eman zigun ikasteko, paisaia natural ikaragarria ikusteko eta gure munduaren historia gehiago ezagutzeko.

Dani Alvarez