Itzulpen
automatikoa

DBH2koen teknologia saioa Mondragon Unibertsitatean

2. DBHko ikasleak Hernanira joan ginen, bertan dagoen Mondragon Unibertsitatean teknologia saio bat egitera.
Bi ordu eman genituen papera mozten eta egiturak egiten, zubi desberdinek jasaten dituzten indarrak hobeto ulertzeko.

Gainera, eraikuntzan material desberdinak erabiltzea zergatik den garrantzitsua azaldu ziguten; erromatarrek, adibidez, arkuak eraikitzen zituzten, harriek ez dutelako trakziozko indarra ondo jasaten.

 

Bisita bukatu eta gero unibertsitatearen kanpoan dauden eraikin zoragarri horien artean lagunekin jolasten egon ginen gustora.