Itzulpen
automatikoa

DBH 2ko ikasleen Abordaia!

DBH2ko ikasleak   , abenduan, matematika, fisika-kimika eta teknologia ikasgaiak elkartzen dituen ikas-egoera batekin arituko gara: “Abordaia!”
Itsasontzian bidai eder bat egiteko aukera sortu zaigu. Eraso posible baten aurrean nola joka dezakegun, nola babestuko garen, planifikatzea gomendatu digute herriko itsasoko langileek, itsasoko adituek.

Zein izango litzateke estrategiarik egokiena, gure mateko, fisikako, kimikako eta teknologiako ezagutzak erabiliz, abordaia bati erantzuteko?

Irtenbide baketsu bat bilatzea izango da gure xedea. Ihesaldi epiko bat!!!
Argazkietan ikusten da nola aritu garen matematikako klasean gorputz geometrikoak lantzen, abordaia baten aurrean beharko ditugun objektuen diseinurako. Teknologian, berriz, hondartzara joan gara, gure inguru naturalaren egoera aztertzera.