Datorren igandean bukatzen da aurtengo euskaraz aritzeko ariketa, Euskaraldia. Eskolan, helduen partehartzea bultzatzeaz gain, geletara ere eraman dugu euskararen erabileraren gaia.
Gaur, ikasle eta irakasleok Euskaraldiko kantuarekin dantza pixka bat eginez eman diogu agurra gure partetik aurtengo ekitaldiari. Segi urte osoan mingaina ere euskaraz dantzatzen, elkar mugituz egingo dugu!