Itzulpen
automatikoa

Blair etorri da!

Iaz baino hilabete geroago, baina gurean da ingelesko irakasle laguntzaile berria: Blair Cardiel.

Blair Estatu Batuetakoa da, Los Angelesekoa hain zuzen ere. Etorri berritan eguraldi epela izan du, eta Kalifornia hegoaldean hotzik egiten ez duenez, etxean bezala sentitu da. Donostian bizi da, eta astean hirutan etortzen da Zaraguetara. LH 1. mailatik DBH4rako geletan sartzen da, batez ere, speaking-a eta listening-a lantzeko.

Maiatzera arte egongo da gurekin, momentuz, San Martineko udaratxoaz eta guraso elkarteak egindako gaztainez gozatu ahal izan du. Ongi etorri, Blair!