Udazken eta negutik aurrera, Zaraguetan frontoiko kiroletan eta mahai-tenisean (Ping-Pong) jolasteko aukera dugu patioan.

Lagunekin elkartzen gara, palak eta pilotak eskuan, irribarrea aurpegian. Pilotak alde batetik bestera salto egiten du etengabe.
Barreak eta txantxak ez dira inoiz falta. Jolasa aitzakia bihurtzen da elkarrekin denbora pasatzeko.
Momentu laburrak baina oso bereziak sortzen dira.

Lehiakortasuna baino gehiago, dibertsioa nagusitzen da. Eguneroko errutinatik ihes egiteko modu polita da.
Denok parte hartzen dugu, adina edo maila kontuan hartu gabe.
Mahai-tenisak eta frontoiko kirolek patioa alaitasun eta giro onez betetzen dute.
Gorputz Hezkuntza Mintegia
Ikasle laguntzailea: Garbiñe Aramendi Fernández