LH2 mailako ikasleak Argi Begi elkartearekin aritu gara hiru saiotan. Saio hauen helburua ikasleon arteko harremanak hobetzea eta sendotzea izan da. Horretarako, teknika partehartzaile eta aktiboak erabili ditugu, hausnarketara bideratutako egoerak sortuz. Ikasle bakoitzaren eta taldearen ongizatea eta giro atsegina bilatu ditugu. Oso gustora aritu gara eta ikasitakoa hemendik aurrera ere baliagarria izango zaigula espero dugu.
