Aste honetan LH 6. mailako bi taldeak 2. zikloan egon gara gelan lantzen egon garen Lurraren geruzen inguruan egin dugun lana aurkezten. LH 3 eta LH4koek besoak zabalik hartu gaituzte eta adi-adi entzun dituzte guk esandakoak. Aurkezten ari ginen bitartean, gaiarekin lotutako galderak ere egin dizkiegu, denok zertxobait gehiago ikasteko asmoz.
Esperientzia bikaina izan da!!