Itzulpen
automatikoa

Udabizi udalekuak – zerbitzua martxan

UdabiziUdalekuak

Lagun hori:

Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzatik idazten dizugu, UDABIZI zerbitzua martxan jarri dugu:

www.gipuzkoangazte.eus/udabizi

Bertan biltzen dugu Gipuzkoako haurrek, nerabeek eta gazteek udan zehar aisiaren alorrean egin ditzaketen ekintza interesgarriei buruzko informazioa, atal hauetan banatuta:

–          Udaleku irekiak

–          Udaleku itxiak eta kanpamentuak

–          Auzolandegiak

–          Lankidetza eta Bidaia Solidarioak

–          Begiraleen lan-eskaintzak

Era honetako ekintzak antolatzen dituen erakundea izanik, zuen informazioa aplikazio honetan sartzera animatzen zaituztegu. Horretarako, nahikoa da web-orrian bertan topatuko duzuen formularioan edo ondoko loturaren bitartez datuak zuzenean sartzea:

 Formularioa

 Baliabide berri hau zuentzat lagungarria izango delakoan, aldez aurretik, mila esker zuen ekarpenagatik.

Adeitasunez,

 

 

 LogoAldundia

GipuzkoanGazte

Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapeneko Zerbitzua – Servicio de Promoción de Infancia, Adolescencia y Juventud

Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirol Departamentua – Departamento de Cultura, Turismo, Juventud y Deporte

gipuzkoangazte@gipuzkoa.eust

900 110 111 (DOAKOA/GRATUITO) 943 47 25 80
943 47 37 89