Zaragueta IPI Eskolako 1.DBHko ikasleek “Kerik gabeko gazteak” saria irabazi dute DBHko mailan. Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak urtero antolatzen duen lehiaketa hau tabakoaren prebentzio programaren baitan lantzen da. Aurtengoan, tabakoaren aurkako jarrerak azaltzen dituzten argazkiak aurkeztu behar izan dituzte.
Tabakoaren aurkako eguna izanik, maiatzaren 31ean bertan, diploma jaso zuten Donostiako Osasun Zuzendariordetzan eta hurrengo ostegunean sariaz gozatzeko aukera izango dute Txindokiko Itzala zuhaitz parkean.
ZORIONAK GURE GAZTETXOEI!!!