Hilaren 17an, asteazkenarekin, Ibon Manterola EHU-ko irakasle eta ELEBILAB ikerketa taldeko kidea izan genuen gurean. “Eleaniztasunerantz” proiektuko formakuntzaren lehenengo saioa izan zen, hain zuzen, hizkuntzen trataera bateratuaren ezaugarri orokorren inguruan. Ikuspegi horren onuren jakitun, lanean jarraitzeko asmoa dugu aurrerantzean ere.