Itzulpen
automatikoa

BELARRION! Eta HITZON! KANPAINAREN AMAIERA

Aurtengo Euskararen Egunarekin batera Hitzon! eta Belarrion! kanpaina abian jarri zuen Orioko Zaragueta Herri Eskolak abenduaren 1an. Bertan, irakasle guziek eta guraso talde batek HITZON! txapa soinean eraman dute 10 egunetan. Helburua lehen hitza beti euskaraz egitea izan da, jendeak gaztelaniaz erantzuten bazuen ere. Ohitura honekin hizkuntzaren erabilera sustatzea eta areagotzea izan da.
Bestalde, BELARRION! txapa zeramaten gurasoak euskaraz hain trebaturik ez egon arren,etengabe euskaraz entzutea izan da beraien zeregina. Beraz, eskerrik beroenak luzatu nahi dizkiegu parte hartu duten pertsona guziei. Ondorioz, 10 eguneko konpromiso honek iraun dezala urte osoan. Lazkao Txikik zioen bezala “Euskararen alde egitea hitz egitea da”.