Itzulpen
automatikoa

2020-2021 IKASTURTE HASIERA DBH-n

 

Ikasturte hasierarako hainbat ohar:

  • Bizi izan dugun ezohiko egoera eta hurrengo ikasturteko berezitasunak kontuan izanda, familiekin ikasturte hasierako bilerak iraileko lehenengo astean egingo dira. Atxikitzen dizuegu bileren egutegia. Zuen presentzia ezinbestekoa da bilera horietan inoiz baino gehiago.

 

Taldea

Eguna

Ordua

DBH 1

Irailaren 4a

15:30

DBH 2

Irailaren 7a

17:00

DBH 3

Irailaren 7a

15:30

DBH 4

Irailaren 7a

15:30

 

  • DBHkoek irailaren 7an goizeko 11:00-12:00etara aurkezpena izango dute.
  • Eskolako egutegia web orrian ikus dezakezue. Aurtengo egoera berezia dela eta, hezkuntza sailak eskainitako aukerari helduz, eta organo gorenaren onespenarekin, aurten ordutegi trinkoa izango dugu ikasturte osoan. Aplikazioa ez dago prestatuta aldaketa horiek onartzeko eta horregatik ez dira ondo azaltzen egutegian.

Beti bezala, jakin ezazue edozein zalantza argitzeko eskolara deitzea nahikoa dela 943899243

OHARRA: LH1etik aurrera ikasle bakoitzak musukoa ekarri behar du etxetik eta eskolako eremuetan erabilera derrigorrezkoa da.