Abenduaren 3arekin batera ospatu dugu eskolan, ostera ere, Euskararen Nazioarteko Eguna. Euskararen inguruko sentsibilizazioa eta kontzientziazioa bereziki lantzea izaten da egun honetako xedea. Txikienak modu ludiko batean egiten dute euskara jolasaren eta sinboloen bidez lotuz; eta nagusienek, jolasaz gain, euskararen normalizazio beharraz jabetzeko hainbat ikus-entzunezko ikusi eta aztertzen dituzte.
Eguna taloak eta txapak egiten hasi dute DBHkoek. Aurtengo leloa “Euskara gure artean” izan da. LHkoak, aldiz, pasilloak apaintzen aritu dira eta, ondoren, euskal kulturaren inguruko jolas batzuk egin eta kantu saioa egin dute. HHn Tela igelaren eskutitza jaso dute eta, hauek ere, pasilloak apaindu dituzte. Goizari amaiera emateko korrika pixka bat egin dute buruhandien aurretik.
Bazkal ostean, une polita bizi da eskolan: LH6ko ikasleek euskara ikasten ari diren gurasoak omendu dituzte. Kopla batzuk abestu dizkiete, eta ondoren, aurtengo leloarekin egindako txapa bana eta zapi bana oparitu dizkiete. Segidan, jostatzera atera dira patiora, berriz ere, LHkoak. Lau txokotan banatu eta horrelaxe igaro dute arratsaldea.
HHkoak, gurasoen laguntzaz, IKE jolasak egin dituzte 15:15etik hasita, eta DBHkoek galdetegi batzuekin euskal kulturaren inguruan jolasean aritu ondoren, dokumental bana ikusi dute: Bizkarsoro eta Oihaletxea.