ORIOKO IX. KROS TXIKIA
Zaragueta Herri Eskolak Orioko IX. Kros Txikia antolatu du datorren iganderako, otsailaren 4an, 12:00etatik aurrera.
Adin bakoitzeko ikasleek bete beharreko distantzia ondorengo taulan adierazten da. Dena den, erantsita doan kartelean ere informazio osoa azaltzen da.

| TALDEA | URTEA | DISTANTZIA |
| HH2 | 2015 | 100m |
| HH3 | 2014 | 100m |
| HH4 | 2013 | 150m |
| HH5 | 2012 | 150m |
| LH1 | 2011 | 300m |
| LH2 | 2010 | 300m |
| LH3 | 2009 | 600m |
| LH4 | 2008 | 600m |
| LH5 | 2007 | 1000m |
| LH6 | 2006 | 1000m |
Adin tarte horietako edonork hartu dezake parte; horretarako izena eman behar du eta dortsala emango zaio. Izena emateko Orioko 3 tokitan eman daiteke: Karela kiroldegian, Kultur Etxean eta Zaragueta Herri Eskolan. Hala ere, igandean bertan Zaragueta ikastetxean eman ahal izango da izena lasterketa hasi baino ordu erdi bat lehenago.

