Itzulpen
automatikoa

Eskolaren ezaugarriak

Zaragueta: Euskalduna, oriotarra, naturan txertatua, eskola komunitatean ardaztua, plurala eta inklusiboa, hezkidetza bultzatzen duena, berritzailea eta askoz gehiago!

Zerbait berria sortzen duenak arraunlari baten tankeran egiten du: atzera begira lantzen du bere bide berria.

JORGE OTEIZA

Firma - Zaragueta Herri Eskola Orio
Eskolaren Ezaugarriak - Zaragueta Herri Eskola Orio

Euskalduna

Gure eskola euskalduna da, beraz, euskara da gure eguneroko bizitzako eta ikasketetako hizkuntza nagusia.

Ikasleak euskararen eta euskal kulturaren transmisioa ardatz dutela hezten ditugu, Orioko errealitatetik abiatuta munduko errealitatera agertzeko.
Zaragueta Herri Eskolak azken hamarkadetan egin duen euskalduntze lana nabarmena da. Orain ere horretan ari gara, etenik gabe, aurkezten zaizkigun zailtasunei ahal dugun hobekien aurre eginez.

Oriotarra

Pertsonak bere garapen integrala garatu dezan inguruan txertatuta sentitzea ezinbestekoa da.

Ikasleak bizi diren inguruarekin pertenentzia sentimendu hori lortzeko familiek eta komunitateak batera joan behar dute.

Azken hamarkadetan jendartean aldaketa nabarmenak bizitzen ari gara. Hezkuntza munduko profesionalok nabarmen ikusi dugu, nola lehen etxeetan naturaltasunez ematen zen transmisioan (kultur, ohitura, hizkuntza…) haustura bat gertatu den. Beste alor askotan bezala eskolari konpentsazio lanak egitea dagokigu gai honetan ere.

Herrian sortutako edo munduko txoko askotatik etorritako familiak ditugu gurean. Bakoitzak bere kultura eta mundu ikuskerak emango dizkio haurrari. Guk herria ezagutzeko eta maitatzeko aukerak sortuko ditugu herrian hezten den orok oriotartasuna harrotasunez bizi dezan, hartu-eman bat sortuz eskola eta herriaren artean.

Oriokoa Oriotarra - Zaragueta Herri Eskola

Naturan txertatua

Zaragueta ikastetxea ingurune berde, hori eta urdin baten erdian dago.

Naturan Txertatua - Zaragueta Herri Eskola

Bertatik bertara ditugu hondartza, mendia eta itsasoa eta horien inguruan dauden San Juan baselizako atsedenlekua, baratzak, arrokak, dunak, ahateen gunea eta baita igelen babeserako gunea ere. Ez dago esan beharrik eskolatik bertatik ere kresala sumatu, txorien txioa entzun eta eguraldiaren gora-beherak antzematen direla.
Ingurune hau guztia txertatua dago gure eguneroko plangintzan, eta ekosistema aberastasun horren jabe dira ikasleak txiki-txikitatik. Ingurumenaren hauskortasuna ere presente da gure begi bistan, eta horri aurre egiteko sentsibilizatzen ditugu ikasleak.
Ingurumen batzordearen bidez hainbat jarduera egiten dira urtean zehar: baratza, hondartzaren garbiketa, hondakinak murrizteko kanpainak, arropa kontsumo gehiegizkoaren ondorioen azterketa, osasun astea, espezie inbaditzaileen erausketa, animalia txikien babesa, zaintza eta abar.

Eskola komunitatean ardaztua

Zaragueta eskolaren ardatz nagusia hezkuntza komunitatea da.

Gurasoen, irakasleen, ikasleen eta zerbitzuetako langileen artean eramaten da eguneroko martxa, batzorde eta organo desberdinen bidez.
Hezkuntza zerbitzu integral bat emateko ezinbestekoa da komunitate sendo bat izatea. Zentzu horretan, Zaragueta eskolan beso zabalik hartzen ditugu hasiera-hasieratik gure eskolara etortzen diren guraso eta ikasle berriak, ahaleginak eta bi egiten ditugu familia guztiak eskolaren parte sentitu daitezen.
Ubera Guraso Elkartea, irakasleen klaustroa, ikasle eta zerbitzuetako langileez gain Eskola Kiroleko entrenatzaileak, Udala eta herriko elkarteek ere gure komunitatea osatzen dute eta elkarlana etengabea da.

Plurala eta Inklusiboa

Aniztasuna bultzatzen duen eskola da, ume guztien izaera, iritziak eta agerpenak onartzen dituena. Hezkuntza inklusiboaren testuinguruan, haur eta ikasle guztien beharrak aintzat hartzen ditugu eta kasuan kasuko erantzuna ematen zaie, betiere aniztasunaren zaintza ardatz izanik eta Ikaskuntzarako Diseinu Unibertsalaren printzipioei jarraituz.

Plurala eta inklusibitatea - Zaragueta Herri Eskola Orio

Hezkidetza bultzatzen duena

Pertsonen garapen integrala maila guztietan lortu nahi dugu: garapen fisikoa, kognitiboa, komunikatiboa, soziala, kulturala, morala, afektiboa nahiz emozionala, estetikoa eta espirituala. Tratu onetan oinarritutako bizikidetza sustatzen dugu.

Berritzailea

Eskolaren jardueran, irakasleen prestakuntza prozesu iraunkorra da.

Irakasleak, ikasturtero-ikasturtero, indarrean dagoen legedira egokitzen dira; garatzen ari diren metodologietara, teknologia berrietara eta inguruko errealitate sozialera, eguneroko lanaren inguruan hausnarketa eginez, kalitatezko irakaskuntza lortzeko.