Joan den ostiralean, martxoaren 14an, DBH1eko ikasleak Donostiako Eureka Zientzia Museora joan ginen. Sartu aurretik erabaki genuen bi talde egitea, A eta B. Lehenik, B-koak gela batera sartu ginen eta mikroskopioetan zelulak ikusi genituen. Bien bitartean, A-koek bisita gidatu bat egin zuten eta gauza pila bat ikasi eta frogatu zituzten.
Pertsona bakar bat aritu zen guri guztia ongi azaltzen, eta oso ondo pasa genuen. Ez zigun denbora eman bisita gidatu osoa egiteko, Zientzia Museo osoa ikusteko. Gauza asko azaldu zituen eta denbora gutxi genuen. Hala eta guztiz ere, ia denborik ez izanda ere, asko ikasi genuen, adibidez, elektrizitateari buruz.
Gero, B-koak gela horretatik atera ginenean A-koak sartu ziren bide berbera egitera. Guk B-koak, gela batera sartu ginen, ispiluz beteta zegoen, eta ere elektrizitateari buruz hitz egin ziguten. Ondoren, denak elkartu ginen argazki bat ateratzeko, eta amaitzeko, museo guztitik gure kasara ibiltzen utzi ziguten.
Gure ustez oso polita izan zen txangoa, zeren gauza interesgarri asko erakutsi dizkigute, egunen batean gure ikasketetan erabili ahal izango ditugunak.
Eskerrik asko zientzia museoko langile guztiei.
Aiora Palau eta Maria Genova