Joan den ostiralean, urriaren 21ean, DBH3-ko ikasleak Agorregira joan ginen. Goizeko 8.45ean plazatik abiatu ginen Pagoetako parke naturalera. Parke naturaletik Agorregira joan ginen Aran monitoreak bidean azalpen interesgarriak ematen zizkigun bitartean. Agorregin ikusi genuen nola egiten zuten irina lehen. Ikusi genuen errota, ur errota zen, uraren energia erabiliz garia eta artoa xehetzen zituzten. Gero uraren energiarekin, mailu erraldoi baten kolpeen bidez burdina moldatzen zuten. Bukatu ondoren, ordu libre bat eduki genuen, taldeko batzuk bainatu egin ginen eta beste batzuk ingurua miatzen aritu ziren, udazken koloretan!
Ingrid Roig eta Joseba Torres